Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Apirilak 6

2020ko apirilaren 6ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, APIRILAK 6– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, apirilak 6–, 10:00etan, bideokonferentzia bitartez, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze-egoerari buruzko txostena, 2019ko laugarren hiruhilekokoa.

 

- Mahaiak Osoko Bilkurarako deialdia egin du asteazken honetarako, apirilak 8, 12:00etan. Zuzenketak aurkezteko epea astearte honetan amaituko da, hilak 7, 12:00etan. Lehendakariaren martxoaren 25ko ebazpenarekin bat etorriz, boto-eskuordetza Parlamentuko idazkaritzaren aurrean formalizatu beharko da (bihar 10:00etan amaituko da epea), hark emanen baitu dagokion ziurtagiria. Interes publikoko arrazoiengatik gomendatzen bada ere, boto-eskuordetza borondatezkoa izanen da, ohartarazten baita “ezinezkoa” dela 50 parlamentarirekin Osoko Bilkura bat egitea.

 

- Mahaiak jasotzat eman du Nafarroako Parlamentuaren 2019. urteko kontuen likidazioa eta Kontuen Ganberari igortzeko erabakia hartu du, urteroko fiskalizazio txostena egin dezan.

 

- Gai zerrendatik kanpo, Lehendakariak proposatuta, Mahaiak Parlamentuaren aurrealdea egunero berdez argiztatzea erabaki du, Covid-19ak eragindako osasun alarma egoerak dirauen bitartean, osasun eta gizarte arloko langile guztiei babesa emateko.