Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Urriak 21

2019ko urriaren 21eko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, URRIAREN 21EAN (ASTELEHENA) EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur astelehenean, urriak 21, 10:00etatik aurrera, gai-zerrendan sarturiko honako gai hauen izapidetzeaz jarduteko:

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Kreditu berezi bat ematekoa 2019ko maiatzaren 26an egin ziren Nafarroako Foru Parlamenturako hauteskundeetako gastuak finantzatzeko dirulaguntza ordaintzeko alderdi eta formazio politikoei.

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Izapidetzen jarraitzea Foru Lege proposamena, Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitatearen administrazioko goi karguen bateraezintasunei buruzko azaroaren 4ko 19/1996 Foru Legearen 3. bis artikuluko 5. apartatua indargabetzen duena. Urriaren 17ko Osoko Bilkuran aintzat hartua.

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroako errepideen egoera ona bermatzeko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Zerga-arloko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da egoki diren neurriak gara ditzan apustu-etxeak irekitzeari moratoria bat ezartzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da zuzenean toki entitateentzakoa izanen den aurrekontu-partida bat jaso dezan, udalen titulartasuneko igerilekuak araudira egokitzera bideratua. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

AGERRALDIAK:

- Bertan behera uztea Eskubide Sozialetako kontseilariaren agerraldia, Nafarroan bakarrik dauden adingabe atzerritarrak artatzeko plangintza eta ekintzak zehaztekoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez jakinarazten baitu Lurralde Kohesiorako kontseilaria dela eskudun hiri-hondakinen kudeaketaren berri emateko.

- Hezkuntzako kontseilariarena eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, Nafarroan 2019-2020 ikasturtean derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak nahiz unibertsitate-ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdi orokorra azal dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Bertan behera uztea Hezkuntzako kontseilariaren agerraldia, Sarrigurengo Joakin Lizarraga Ikastetxe Publikoan desgaitasunen bat eta hezkuntza premien gradu ezberdinak dauzkaten ikasleen egoera zein den informatzekoa eta ikasle horiek hezkuntza-erkidegoan erabat integratzen direla bermatzeko hartuko diren neurriak azaltzekoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariak Gobernuaren jarrera esplika dezan amatasun eta aitatasun prestazioengatiko PFEZaren itzulketarako erreklamazioak ezesten dituen epaiaren inguruan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Kultura eta Kiroleko kontseilariak Navarra Arena Pabiloiaren lehenbiziko jardun-urtearen emaitzari buruzko balantze bat egin dezan eta azal dezan zer eragin ekonomiko izan duen Iruñean eta Foru Komunitatean. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak esplika dezan nola beteko den 2019ko irailaren 19ko Osoko Bilkurak onetsitako mozioa, inbertsio finantzarioki jasangarriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak balorazioa egin dezan Auzitegi Gorenak “procés” delakoari buruz berriki eman duen epaiari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakariarena, 2017ko Jardueren Memoria aurkez dezan. Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakari Juan Luis Beltrán Aguirre jaunak aurkeztu du.

- Kultura eta Kiroleko kontseilariak azal ditzan zer neurri diren hartu beharrekoak “Ciudad de Tudela” udal estadioaren akatsak konpontzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak NUPen Tuterako campuseko lantalde berriaren egoera eta lan-ildoak azal ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakariak azal dezan Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren 2018. Urteko Jardueren eta Funtzionamenduaren Oroitidazkia. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Podemos Ahal dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak azal ditzan Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendariaren irailaren 19ko 595/2019 Ebazpenaren edukia, norainokoa eta ondorioak. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak azal ditzan Nafarroako 2020ra bitarteko Energia Plana azkenik zein heinetan bete den eta 2030era bitarteko Energia Plana betetzeko planifikazioa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- CONAVIGUA (Guatemala) eta Mundubat Nafarroaren ordezkaritza batek azal dezan Nekazarien eskubideei buruzko NBEren adierazpena eta Nafarroaren eta Guatemalaren arteko loturak. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- AFAN-Alzheimer Gaixoen Senideen Elkartearen ordezkariekin, elkarte horren helburuak, zerbitzuak eta aurrera eramaten dituen jarduerak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- AMONA, Pentsionistak Martxan eta SASOIAren ordezkariek azal dezaten zein diren beren kolektiboen eskaerak, pentsio duinak bermatzekoak. Podemos Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du

- LAB sindikatuaren ordezkaritza batekin, Nafarroako Esku-hartze Sozialeko Hitzarmenaren egungo egoera eta horri buruzko proposamenak azal ditzan. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkartean eta Izquierda-Ezkerrako talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Ikuskizunetarako kafetegien ordezkari batzuek azal dezaten haien eskaera, diskotekekin parekatuak izatekoa, Nafarroako Kultur Eskubideei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legean ezartzen den adingabeentzako sarbaimenari dagokionez. Podemos Ahal Dugu Nafarroako Foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- UAGN-Nafarroako Nekazarien eta Abeltzainen Batasunaren ordezkari batzuek azter dezaten abere-ustiategiek pairatzen duten egoera eta abere-makroustiategiak jartzeak, Noviercas-erako (Soria) aurreikusita dagoena bezalakoak, sortzen dituen efektuak. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerrako talde mistoak aurkeztu dute.

- EHNE-Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunaren ordezkari batzuek azter dezaten abere-ustiategiek pairatzen duten egoera eta abere-makroustiategiak jartzeak, Noviercas-erako (Soria) aurreikusita dagoena bezalakoak, sektorean izanen dituen efektuak. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerrako talde mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Comisiones Obreras-en ordezkari batzuek azal dezaten zer balorazio egiten duten euskaraz jakitea funtzio publikora sartzerakoan baloratzeko irizpideei buruz. Izquierda-Ezkerrako talde parlamentario Mistoko María Luisa de Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Foruzaingoko Aginte eta Koordinazio Zentrora. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- 112 SOS Nafarroa Larrialdien Kudeaketarako Zentrora. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- N-160 errepidearen (Corella-Tutera) eta N-121-C errepidearen (Tarazona-Tutera) bitartezko Tuterarako sarbideetara. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Talde parlamentarioen eta elkarte parlamentarioaren ordezkariak hautatzea Ekialdeko Pirinioei buruzko ponentzia parlamentarioaren txostena eta Parlamentuak 2018ko azaroaren 8an egindako Osoko Bilkurak onetsitako erabakia betetzeari buruzko jarraipena eta kontrola egiteko Batzorde Berezirako. Navarra Sumako Francisco Pérez eta Isabel Olave (ordezkoa), PSNko Ainhoa Unzu eta Javier Lecumberri (ordezkoa), Geroa Baiko Pablo Azcona eta Mikel Asiain (ordezkoa), EH Bilduko Adolfo Araiz eta Maiorga Ramírez (ordezkoa) Podemos-Ahal Duguko Ainhoa Aznárez eta I-Eko Marisa de Simón.

AHOZKO GALDERAK:

- José Gudiol bildumatik etorririk Juan Oliver margolariari egotzitakoa den arte-lan baten enkantea gerarazteari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialistaren talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren 2019ko urriaren 11ko epaiari buruzkoa, zeinaren bidez ezetsi egiten baitira amatasunaren ondoriozko PFEZaren itzulketarako erreklamazioak. Geroa Bai talde parlamentarioko Uxue Barkos Berruezo andreak aurkeztu du.

- Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak iragarritako proposamen bateratuari buruzkoa; hots, nazioarteko merkataritza-harremanak eraentzen dituzten arau eta printzipio fiskalen erreforma bat egiteari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Joan den uztailaren 8ko Nafarroako Erdialdeko uholdeek kalteturiko toki entitateen eskaerei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- 2018ko superabitari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Tuteran legegintzaldi honetan osasun-etxeak handitzeko eta/edo berriak eraikitzeko lanei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Kataluniar independentismoaren buruzagien aurka Auzitegi Gorenak emandako epaiari buruzkoa. Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak administrazioan aldi baterako kontratuak % 8ra jaiste aldera hartuko dituen neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Erizaintzako Lan Eskaintza Publikoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Toki entitateek 2020an udal igerilekuetan higiene-, osasungarritasun- eta segurtasun-araudia bete ahal izan dezaten beharrezkoak diren inbertsioei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Abeltzaintza-makroustiategiei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitatearen zerga-lehiakortasunari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren arteko lankidetza-hitzarmenari buruzkoa, familiaren etxebizitzatik iraizketak egiten direnean zaurgarritasun-kasuei antzematearen gainekoa eta etxegabetze- nahiz hipoteka-exekuzioko prozeduretako neurri sozialen eta datu-lagapenaren gainekoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- Nafarroako 2020ko Aurrekontu Orokorren proiekturako aurreikusitako gastu-mugaren kalkuluari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

- “Procés” delakoaren epaiketako epaiari eta azken egunotan Kataluniako kaleetan sorturiko egoerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Arartekoaren ebazpenari buruzkoa, onuradunek Nafarroa Beken zenbatekoak itzuli behar ez izatea dela-eta. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- NA-6900 errepidearen eta bertako Alhama ibaiaren gaineko zubiaren segurtasunari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Tuterako campusean unibertsitate-gradu berriak abiarazteko moduari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluari Enplegu Planaren prestaketarako dei egiteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Exekutiboko kideen ondasun-aitorpenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Funtzio Publikorako sarbideari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Abeltzaintza estentsiboaren sektorearen krisiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Emakumezkoen kirola indartzeko nola jokatuko den jakitekoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

Gaurkotasun handiko galderak, urriaren 24ko Osoko Bilkurarakoak:

- Jakitekoa ea zergatik den ezinezkoa arau berri batek amatasunagatiko prestazioen atzeraeragina jaso dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Apustu-etxeen erregulaziorako departamentuarteko lantaldearen helburuei buruzkoa. Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzórriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- Jakitekoa ea Erriberako zenbait herritan zergatik ez den helduentzako euskarazko eskolarik eskaintzen. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Kataluniar independentismoaren buruzagien aurka Auzitegi Gorenak emandako epaiari buruzkoa. Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Jakitekoa zer neurri aplikatuko diren, kontrol hutsa egiteaz harago, fenol kloratuen isurketa ezarrita dauden mugetara ekartzeko. Izquierda-Ezkerra Talde Mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

GALDERA IDATZIAK:

- “Carried interest” delakoaren zergapetzea dela-eta pizgarri fiskalak ezartzeko aukerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Kudeaketa Kliniko eta Zerbitzu-ebaluaziorako Zerbitzuak itxarote-zerrendak direla-eta eginiko txostenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren agintari-taulari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Erriberriko Etengabeko Arretako Guneari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- SISNA txostenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Kontsultetan itxarote-zerrenda kontrolatze aldera Osasun Departamentuak duen kontingentzia-planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Erretzeari uzteko tratamenduan vareziklina kostuarekiko eraginkorren den aukera gisa finantzatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Erizaintzako azken Lan Eskaintza Publikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Erriberan dagoen helduentzako euskara-ikastaroen eskaintzari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra Talde Mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Nafarroako lan-istripuen tasari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako 2014-2020 Osasun Planeko Zainketa Aringarrien eta Minaren Zainketaren Estrategiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroarako 2020rako dauden hazkunde ekonomikoari buruzko aurreikuspenen gainekoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

- Etxebizitzak alokatzeko Poltsaren programari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- 2019ko urriaren 15ean Landa Eremuko Emakumearen Eguna ospatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimei errekonozimendua eta ordaina emateko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legearen garapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Nafarroako Kontuen Ganberaren 2020ko ekitaldirako aurrekontua.

- Eskaria, Urdazubiko Udalaren 2015, 2016, 2017eta 2018ko ekitaldiei buruzko fiskalizazio-txostena sartua izan dadin Kontuen Ganberaren 2020rako lan-egitarauan. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

BESTELAKO GAIAK:

- Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze-egoera, 2019ko ekitaldiaren hirugarren hiruhilekokoa.

- Parlamentuak Nafarroako Kontseilurako aukeratu behar dituen bost kideetako baten hautaketarako –karguari uko egin dion Socorro Sotés ordezkatzeko– hautagaitzak aldarrikatzea: Hugo López López, Nafarroako Unibertsitate Publikoak aurkeztutakoa, eta Fernando Azagra Díaz, Iruñeko Abokatuen Elkargoak aurkeztutakoa.

Nafarroako Parlamentuaren 2020. urteko ekitaldirako aurrekontuen aurreproiektua.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere gogobetetzea azaltzen baitu Kataluniako Gobernua eta erakundeak erabili dituzten politikari nazionalisten aurkako prozesu judizialaren funtzionamendu zuzenarengatik. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

Aldeko botoa eman dute Navarra Suma eta PSNk (4. puntuan izan ezik, abstenitu egin baita), eta aurkako botoa eman dute Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak.

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

“1.- Gogobetetzea adieraztea prozesu judizialaren funtzionamendu zuzenarengatik, horrek egiaztatzen baitu zuzenbideko estatu demokratikoaren funtzionamendu egokia.

2.- Nafarroako Parlamentuak adierazten du, halaber, demokrazia batean ezinezkoa dela politikari jakin batzuk –politikari nazionalistak, kasu honetan– legeak betetzetik salbuestea.

3.- Zigorturiko politikariek demokraziarekiko mespretxu izugarria erakutsi dute, konstituzio-legezkotasunari kolpe bat emateko baliatu baitute; hain zuzen, delitu horien erantzule direnetako batzuk boterera irits zitezen ahalbidetu zuen legezkotasun berberari.

4.- Nafarroako erakundeetako ordezkaeriei eskatzea modu argi eta irmoan ager dezaten epai horrekiko errespetua eta men-egitea, Estatuaren botere demokratiko baten adierazpena den aldetik, eta egoera lotsagarriak saihestea, hala nola 2017ko urrian gertaturikoa, Nafarroako Gobernuko lehendakariak eta zenbait gobernukidek beren babesa adierazi zietenean orain sedizioagatik, ondasun publikoen bidegabeko eralgitzeagatik eta bestelako delitu larriengatik zigortuak izan direnei.

5.- Lege demokratikoak eta epaiak mespretxatzen dituzten talde independentistek antolatu eta eragindako sabotaje eta kaleko indarkeria-ekintza guztiak arbuiatu eta gaitzestea.

6.- Arbuioa eta harridura agertzea Kataluniako Generalitateko lehendakariaren jarrera dela-eta, autobien-mozketak bezalako sabotaje ekintzak babestu baititu eta beraietan parte hartu baitu, eta uko egin baitio Kataluniako milaka herritarren interesak aldeztu eta babesteari, ikusten dutelarik nola beren autoak erretzen dituzten, irainak edo erasoak pairatzen dituzten eta beren eskubide oinarrizkoenak galarazten diren talde independentistek eragindako iskanbila eta txikizioak direla-eta.

7.- Segurtasun kidego eta indarrak babestea ordena zibikoaren eta herritarren askatasunen alde egiten duten lan nekaezinagatik, lan hori gero eta baldintza gogor eta onartezinagoetan egiten baitute.

8.- Espainiako Gobernuari babesa agertzea Kataluniako herri guztietako kaleetan konstituzio-ordena, bizikidetza baketsua eta herritar guztien askatasuna lehenbailehen berreskuratzeko hartzen dituen neurri guztietan”.

- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten baitie Kataluniako buruzagi independentistei eta beren familiei eta haiek aske uztea aldarrikatzen baitu. EH Bildu Nafarroa talde parlamentariak aurkeztu du.

Navarra Sumak eta PSNk aurkako botoa eman dute, I-E abstenitu egin da eta EH Bilduk aldeko botoa eman du. Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk 1. eta 2. puntuen alde bozkatu dute eta abstenitu egin dira 3. eta 4. puntuetan.

Baztertutako adierazpenak honako hau zioen:

“1.- Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die Kataluniako buruzagi independentistei eta beren familiei eta haiek aske uztea aldarrikatzen du.

2. Nafarroako Parlamentuak oinarrizko printzipio demokratikoekiko konpromisoa berresten du eta salatzen du Kataluniako soberanismoaren buruzagi politiko eta sozialen aurkako epaiak atzerapauso larria dela oinarrizko eskubideen eta askatasunen ikuspuntutik.

3.- Halaber, Nafarroako Parlamentuak uste du epaiaren azpian dauden zenbait alderdi onartezinak direla, hala nola manifestazio eskubidearen edo adierazpen askatasunaren gisako oinarrizko eskubideak egikaritzearen kriminalizazioa eta, autodeterminazio eskubidearen jazarpena.

4.- Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen ditu bide judizialak eta salbuespenezkoak, eta elkarrizketa eta negoziazioa aldarrikatzen ditu Kataluniako auzian gatazka politikoak bideratu eta konpontzeko. Halaber, uste du egiazko demokrazia batean botoa ematea ezin dela delitu izan; aldiz, konponbidearen zati izan daitekeela. Horrekin lotuta, uste du premiazkoa dela konponbide politiko eta demokratiko bat bilatzea. eta konponbide horrek, ezinbestean, aintzat hartu behar duela Kataluniako herritarrek beren etorkizunaren gainean askatasunez erabaki ahal izatea, bide baketsu eta demokratikoen bidez”.