Los Parlamentarios Forales

Marta Álvarez Alonso
Álvarez Alonso, Marta
Grupo Parlamentario Unión del Pueblo Navarro

Avilés (Asturias), 53 urte. Zuzenbidean lizentziaduna, abokatu-lanetan aritu zen Nafarroako Gobernuko teknikari juridikoko plaza oposizio bidez lortu zuen arte.

Nafarroako Gobernuan hainbat departamentutan lan egin du, lanpostu desberdinetan: 2004tik 2011ra, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Giza Baliabideen eta Araubide Juridikoaren zuzendariordea izan zen; gero, Gizarte Ongizateko Departamentuko idazkari tekniko nagusia, eta, 2007tik 2011ra, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia.

2011tik 2015era, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuko zuzendaria izan zen, eta, 2016tik 2019ra, Osasun Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko buru izan zen, behin-behinekoz.

2019az geroztik, Unión del Pueblo Navarroko (UPN) parlamentaria da.