Los Parlamentarios Forales

Mikel Buil García
Buil García, Mikel

Iruña, 1979 Soziologiako lizentziaduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Gizarte Laneko diplomaduna NUPen eta Gizarteratzearen arloko goi teknikaria. Esku-hartze sozialaren zenbait arlotan egin du lan; besteak beste, adingabeen babesa, droga-mendekotasunaren prebentzioa nerabezaroan, gutxiengo etnikoak edota Gizarteratze-etxebizitzen Programa, zeinetatik eszedentzian baitago gaur egun. Legegintzaldi honetan zehar zenbait batzordetan izan du ardura, hala nola Eskubide Sozialetakoan, Kulturakoan, Erregelamendukoan edo Eskarietarako Batzordean. Haurren aldeko Aliantzaren Batzordeko kide izendatua izan zen, bai eta Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseilukoa ere. Horretaz gain, Ahal Dugu-Nafarroako Herritarren Erreskaterako Idazkaria eta Antolakuntza Idazkaria izan da. 2017az geroztik Podemos-Ahal Duguren eleduna da Nafarroako Parlamentuan.