Berriak

RSS-2.0

Parlamentuan ordezkatuta dauden sei formazioek 1,3 milioi banatuko dituzte haien gastuen eta azkeneko hauteskundeetan jaso dituzten emaitzen arabera

[2019/10/31]

Datuen tratamenduaren inguruko babes neurriak ezagutu dituzte, baita datu-babeserako bigarren zentro bat sortzea eragin duten segurtasun eta eraginkortasun arrazoiak ere

[2019/10/30]
Rakel Mateo, directora de Goizargi

Goizargi elkarteko zuzendaria Parlamentuan mintzatu da Óscar Villosladaren ‘Denbora gelditzen denean’ erakusketaren haritik

[2019/10/29]

Munduko Medikuak erakundearen ustez, genero ikuspegia oinarrian jarri behar da kanpamentuetako errefuxiatu sahararren osasunerako eskubidea aitortzeko, bermatzeko eta gauzatzeko garaian

[2019/10/29]

 Goizargi Elkarteko zuzendari eta psikopedagoga Rakel Mateo Sebastiánek doluari buruzko hitzaldi bat eskainiko du astearte honetan (18:00 Atarian) Nafarroako Parlamentuan.

 

Oscar Villoslada artistak Denbora gelditzen denean erakusketaren bisita gidatua eskainiko du, urriaren 16tik Legebiltzarraren atarian ikusgai dagoen erakusketatik, eta Mateok doluaren prozesu eta faseen inguruko azalpenak eta hausnarketak eskainiko ditu bilduma osatzen duten artelanen bidez.

 

[2019/10/29]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Juan Gutiérrezi, Nafarroako Gazte Kontseiluko lehendakariari harrera eginen dio asteazken honetan, hilak 30.

 

Bilkura 12:30ean izanen da Lehendakaritzaren bulegoan.

[2019/10/29]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Lucía Burgui eta Yolanda Yáñezekin bilduko da asteazken honetan, hilak 30, Hiesaren Aurkako Nafarroako Batzordearen ordezkariarekin eta Sare elkarteko ordezkariarekin, hurrenez hurren.

 

Bilkura 11:00ean izanen da Lehendakaritza bulegoan.

 

 

[2019/10/29]

Astearte honetan (18:00 Erabilera Anitzeko Aretoan) Munduko Medikuak GKEak eta Saharako Osasun Publikorako Ministerioak eginiko 2018-2020 Genero eta Osasun Plana aurkeztuko da Parlamentuan, errefuxiatuen kanpalekuetan eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoan berditasun ikuspegia ezartzeko estrategia eta jarduketak proposatzen dituena.

 

[2019/10/29]

Yago Aguado Carrillo de Albornoz, Irabia-Izaga ikastetxeko ikaslea, bigarren sailkatua izan da, eta hizlari onenaren saria jaso du.

[2019/10/28]

Lantaldeak azaroaren 22ra arteko epea dauka joko eta apustu-etxeen kontrol eta prebentziorako neurriak garatzeko plangintza zehazteko

[2019/10/25]