Berriak

RSS-2.0

Asteazken honetan, hilak 27, Osasunari eta Minbiziari buruzko Elkarrizketak ekimenaren baitako jardunaldia ospatuko da Parlamentuan, hurrengo entitateek antolatuta: Onkologia Medikoaren Espainiako Sozietatea, Ospitaleko Farmaziaren Espainiako Sozietatea, Anatomia Patologikoaren Espainiako Sozietatea, Minbizia duten Espainiako Pazienteen taldea eta Bristol-Myers Squibb.

 

Jardunaldiari Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak emanen dio hasiera (Erabilera Anitzeko Aretoan, 10:00).

[2019/11/26]

Osoko Bilkurak onetsitako erabakiarekin bat, eta genero-indarkeriaren ondorioz gaur Tenerifen jazotako erailketa dela-eta, minutu bateko elkarretaratzea eginen dugu hilketa hori gaitzesteko.

 

Elkarretaratzea bihar asteartean izanen da, 12:00etan, Parlamentuko atalondoan.

 

[2019/11/25]

'Entzunaz bizikidetza eraiki' izenburupean, Nafarroako Foro Sozial Iraunkorrak ETAren biktima den Robert Manrique eta Mikel Zabalzaren arreba Idoia Zabalza bilduko ditu

[2019/11/25]

Bakea eta Askatasuna Saharar Herriarentzat taldearteko parlamentarioak Saharako herriari laguntzeko eta elkartasuna adierazteko Europako 44. Konferentzian parte hartuko du asteburu honetan Gasteizen.

 

Saharako herriari laguntzeko eta elkartasuna adierazteko Europako Konferentzia etengabe egin ohi da 1975az geroztik –gatazka hasi zenez geroztik alegia–, Europako hiri ezberdin batean behin bakoitzean.

 

[2019/11/22]

Hamabost ponentzien edukiekin argitalpen bat eratuko da, XVI. eta XVIII. mendeetako Nafarroako Gorteak ezagutzera emateko

[2019/11/22]

Cermi Emakumeak Fundazioak Genero Indarkeriaren kontrako Estatu Itunean jaso diren neurri guztiak betetzeko eskatu du

[2019/11/21]

Navarra Sumaren interpelazio bati erantzun dio, zeinak “erreforma fiskal zabal bat adosteko” bere burua eskaini duen, aurreko legegintzaldiko marko fiskaletik urruntzeko

[2019/11/21]

Nafarroako Gorteak Aro Modernoan izeneko jardunaldia ospatuko da Parlamentuan ostiral honetan. NUPeko Investigación I-Communitas-Institute for Advances Social Research Ikerketa Institutuarekin batera antolatu da eta 15 hitzaldi eskainiko ditu.

 

Nafarroaren Egunaren baitan antolatutako programaren barruan dagoen jardunaldiari Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak emanen dio hasiera (09:10 Erabilera Anitzeko Aretoan).

 

[2019/11/21]

EH Bilduren interpelazio bati erantzunez, zeinak administrazioari efizientzia eskatu dion errepideen zaintza eta kontrola Foruzaingoaren esku egon dadin

[2019/11/21]

Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren karietara CERMI Emakumeak Fundazioaren manifestua irakurriko da

[2019/11/21]