Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Urriak 15

Nafarroako Parlamentuaren Erregelamenduaren testu bategina aldatzen duen Foru Legea

Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko urriaren 15ean

Parlamentuaren Osoko Bilkurak baliozkotu du gaurkoan, PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin, Nafarroako Parlamentuaren Erregelamenduaren testu bateginaren aldaketa. Erregelamendua lege-mailako jarraibide-sorta bat da, Parlamentuaren autoaraugintzaren printzipioari erantzuten diona. Printzipio horrek "konstituzionaltasun-bloke" deritzona dauka muga bakar. Hori onesteko nahiz aldatzeko, beharrezkoa da erabateko gehiengoa.

 

Aldaketa-proposamena PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren ekimena izan da. Irakurketa bakarrean eztabaidatu da, eta helburutzat dauka ahobatezkotasuna ezartzea adierazpen instituzionalak onesteko, zeinak orain arte gehiengo soilez ateratzen baitziren aurrera, eta izapidetze-eguna interpelazioen eztabaida antolatzeko oinarrizko irizpide gisa ezabatzea. Berdintasun handiago baten mesedetan, Mahaiak sailkatuko ditu interpelazioak hemendik aurrera.

 

Zioen azalpenean salatu egiten dira adierazpen instituzionalek azken urteotan ezaugarri gisa izan dituzten inprobisazioa eta partzialtasuna, eta, Legebiltzarraren adierazpen politikoek izan behar duten munta aintzat harturik, adierazpen instituzionalei ahobatezkotasuna ezartzearen alde jotzen da, muntazkoak eta/edo gaurkotasunezkoak diren aferei buruzko posizionamendu politiko arrailgabe baten berri eman dezaten.

 

Interpelazioen eztabaidako lehentasun-hurrenkerari dagokionez, irizpide gailen gisa bertan behera uzten da aurkezpen-egunarena, 185.2 artikuluan jasotzen zen moduan, eta haien sailkapena eta hurrenkera Mahaiaren esanetara uzten da, zehaztasun gehiagorik gabe.

 

www.nafarroakoparlamentua.eus
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (108. NPAO, 2020-10-09koa)