Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Irailak 17

Nafarroako Gobernua premiatzen da garapen digitaleko estrategia bat defini dezan

Osoko Bilkurak onetsia. 2020ko irailaren 17an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da defini dezan garapen digitalerako estrategia bat, administrazioa digitalizatzeko ekintzak bildu eta koordinatuko dituena, ekintzen garapenean ahalik eta eraginkortasun handiena lortzen saiatzeko, eta Europatik babes ekonomiko handiena izan dezan Nafarroa osoaren –eta, zehazki, nafarren, haien enpresen, entitateen eta gainerako erakundeen– eguneratze teknologikoan.

 

2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da urte amaiera baino lehen defini dezan garapen digitalerako estrategia bat, administrazioa digitalizatzeko ekintzak bildu eta koordinatuko dituena eta kronograma bat jasoko duena, ekintzen garapenean ahalik eta eraginkortasun handiena lortzen saiatzeko, eta Europatik babes ekonomiko handiena izan dezan Nafarroa osoaren –eta, zehazki, nafarren, haien enpresen, entitateen eta gainerako erakundeen– eguneratze teknologikoan.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aho batez onetsi da.