Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Uztailak 3

Nafarroako Parlamentuak herritarrei dei egiten die erantzukizunez joka dezaten, batez ere San Fermin jaiak bertan behera geratuko diren datozen egunetan

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko uztailaren 3an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak herritarrei dei egiten baitie erantzukizunez joka dezaten, batez ere San Fermin jaiak bertan behera geratuko diren datozen egunetan. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“- Nafarroako Parlamentuak herritarrei dei egiten baitie erantzukizunez joka dezaten, COVID-19arekin kutxatzeko arriskua minimizatze aldera osasun agintariek emandako gomendioak bete ditzaten, batez ere San Fermin jaiak bertan behera geratuko diren datozen egunetan.

 

- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Nafarroako Gobernuaren, Iruñeko Udalaren , Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren gomendioekin, osasun publikoa dela-eta uda honetan herrietako jairik egin ez dadin”.