Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Martxoak 6

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Batzordeak Tracasa Instrumental eta CENER bisitatu ditu gaur

Tracasak Administrazioari eskaintzen dizkion baliabide digitalen eta erabaki estrategikoak hartzea errazte aldera CENERek baliatzen dituen irtenbide teknologien inguruko interesa erakusteko.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Batzordeak, Navarra Suma eta PSN talde parlamentarioek hala eskatuta, Tracasa Instrumental SL enpresaren eta CENER erakundearen instalazioak bisitatu ditu gaur. Lehenengoa, Administrazio Publikoari irtenbide teknologikoak eskaintzeko xedea duen enpresa bat dat; bigarrena, berriz, arazo teknologikoak ezabatzearen bidez epe luzerako erabakiak hartzea errazteaz arduratzen den erakunde zientifikoa da.

 

Hauek dira unibertsitatean egon diren Batzordeko kideak: Ángel Ansa, Elena Llorente, Cristina Ibarrola eta Iñaki Iriarte (Navarra Suma talde parlamentarioa), Javier Lecumberri (PSN talde parlamentarioa), Mikel Asiáin (Geroa Bai talde parlamentarioa) eta Laura Aznal (EH Bildu talde parlamentarioa).

 

Tracasaren egoitzan Parlamentuko ordezkaritzari ongi-etorria egin diote honako hauek: Guzmán Garmendia Eraldaketa Digitaleko zuzendari nagusiak, Mar González Tracasa Instrumentaleko zuzendari nagusiak, Arturo Barberena Merkataritza- eta Aholkularitza-arloko arduradunak, Roberto Clerigué Software Ingeniaritzaren eta Informazio-sistemen Saileko zuzendariak eta Alfredo González Zorren Kudeaketa Sailaren zuzendariak, Carlos Aranda I+G+b arloko arduradunak eta Moisés Zalba Lurralde-informazioko Sistemen Saileko zuzendariak.

 

Bisitaren xedea, Ángel Ansak eta Javier Lecumberrik egiaztatu dutenaren arabera, “zuzendaritza-taldearekin bilera bat egitea eta Tracasa Instrumental enpresaren lan-ildorik nabarmenenak gogoan hartzea” izan da. Aipaturiko enpresa 1982an sortu zen katastroa modernizatzeko xedearekin.

 

Jarraian, bilera bat egin da, non arloko arduradun desberdinek enpresa baten ekintza-esparru nagusien berri eman baituten. Enpresa horrek hazkunde handia izan zuen 2004. eta 2010. urteen bitartean eta gero atzera egin zuen krisia dela eta (Gobernuaren enkarguak 2011. eta 2015. urteen bitartean urteko milioi bat jaitsi ziren); ondorioz, bitan banatu behar izan zen, 2014/24/EE Europako Zuzentarauan eskatzen denaren arabera, zati instrumentalaren lan-kargaren % 80, gutxienez, jabearena izan behar da, kasu honetan, Nafarroako Gobernuarena (kontratu publikoak).

 

Harrez geroztik, eta Tracasa Instrumentaleko Roberto Cleriguék zehaztu duenaren arabera, negozioaren zatirik estrategikoena, baliagarria da Foru Gobernuarentzat, Foru Administrazioaren garapen eta modernizazioari dagokionez, eta Tracasa Servicio zatirik lehiakorrenaz arduratzen da, kanpoko merkatuaren kuotarik handiena lortzeko ahalegina eginez.

 

405 langilerekin (goi-mailako zikloko 173 titulatu, erdi-mailako graduko 80, LHko 131 eta titulurik gabeko 21), Tracasa Instrumentalek 2019an lortu zuen negozio-zifra 18,7 milioi eurokoa izan zen, Tracasa Serviciok baino 12 gehiago. Gaur egun, sinadurak garrantzia handia du Europako merkatuan, ez hainbeste Latinoamerikan, non bere presentzia gutxitu egin baiten bertan erabiltzen diren proiektuen “arriskua eta balio erantsi urria dela eta”.

 

Enpresaren jarduera-arlo desberdinen errepaso xehatu baten ostean, Mar Gonzálezek, amaitzeko, Tracasa Instrumentalek “IKT sektorearen berrikuntza, hazkunde eta garapenean” egin duen ekarpenean jarri du azentua; ondorio gisa herritarrei eta gizarteari eskaintzen zaien zerbitzu hobe bat dakarten zerbitzu eta irtenbideen formulazio eta ustiapena barne hartuta.

 

Hitz egiteko beren txandan, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Batzordeko kideek hainbat alderdiren inguruko interesa azaldu dute, besteak beste, Memoria Historikoaren Foru Legearekin loturiko hobien maparen mantentze- eta eguneratze-proiektuarekin eta etorbideen kontrola erraztera bideraturiko modelizazio-hidraulikoko proiektuarekin loturikoak eta Tracasa bien etorkizuna, bateratzea edo elkarrekintza, inolako eragozpen legalik gabe.

 

Esparru horretan eta aurreratutakoaren arabera, “azterketa-aldian gaude. Tracasa biak batzeak kanpoko negozioaren zati garrantzitsu bati uko egitea ekarriko luke. Ez da gai erraz bat, asko kezkatzen gaitu”, adierazi du zuzendari kudeatzaileak.

 

Azkenik, Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioetako eledunek azalpenak eskertu dituzte eta informazioa bildu dute, behar diren ekimenak gauzatzeko, hala badagokio.

 

Jarraian, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Batzordea Sarrigurenera joan da, PSN talde parlamentarioak hala eskatuta, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalaren (CENER) egoitza nagusia bisitatzera.

 

Hauek dira unibertsitatean egon diren Batzordeko kideak: Ángel Ansa (Navarra Suma talde parlamentarioa), Javier Lecumberri (PSN talde parlamentarioa), Mikel Asiáin (Geroa Bai talde parlamentarioa) eta Laura Aznal (EH Bildu talde parlamentarioa).

 

Sarrigurenen Parlamentuko ordezkaritzari ongi-etorria egin diote honako hauek: Pablo Ayesa CENEReko zuzendari nagusiak, Eduardo Aznar Negozio Garapenerako zuzendariak, Julia Elizalde Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako buruak eta Agurtzane Martínez Nafarroako Gobernuko Berrikuntzako zuzendari nagusi eta CENER Fundazioko nagusiak.

 

Javier Lecumberrik sarrera gisa adierazi duenaren arabera, bisitaren xedea “CENERek Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Kontseilaritzaren jarduketa-esparruari dagokionez teknologia- eta industria-munduari egiten dion ekarpena zehatz ezagutzea” izan da.

 

Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak gaur egun garatzen dituen jarduera eta proiekturik nabarmenenak aurkezteko baliatu den bileran, Batzordeak bertan kokaturiko zenbait laborategi bisitatu ditu, adibidez, Blockchainek sortu berri duena, teknologia berri hori aplikatzeko proiektuak garatzen dituena, eguzki-kaptadore termikoen karakterizaziorako laborategia, materialen eta zelula fotovoltaikoen laborategia eta Potentzia-elektronikoaren eta Sare adimentsuen laborategia.

 

Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (CENER) energia berriztagarrietan aplikaturiko ikerketa bat garatzen dihardu eta laguntza teknologikoa eskaintzen die nazioarte-mailako erakunde energetikoei, sei lan-esparrutan: eolikoa, eguzki-energia termikoa eta eguzki-energia fotovoltaikoa, biomasa, efizientzia energetikoa eta energia-sorrera eraikinetan eta hirigintzan, eta energia-sarean integratzea.