Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Otsailak 6

Unai Hualdek Gobernuko lehendakari María Chiviteri doluminak eman dizkio Parlamentuaren izenean, bere aitaren heriotza dela-eta

Nafarroako Gobernuko lehendakari María Chiviteren aitaren heriotza dela-eta, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek Legebiltzarraren izenean bere atsekabea adieraziz abiarazi du Osoko Bilkura. Halatan, Parlamentuko gobernu-organoaren honako akordio hau irakurri du:

 

“Mahaiak eta Eledunen Batzarrak, Nafarroako Gobernuko lehendakari María Chiviteren aitaren heriotzaren berri izan baitute, Nafarroako Parlamentuaren izenean familiari eta lagunei bere atsekabea eta doluminak igortzea erabaki dute”.