Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Urtarrilak 17

Unai Hualdek Desgaitasuna duten Nafarroako Emakumeen Elkarteari harrera egin dio

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak María Victoria Remón eta Isabel Pérezi harrera egin die gaur Legebiltzarraren egoitzan, eratu berri den Desgaitasuna duten Nafarroako Emakumeen Elkarteko lehendakariari eta lehendakariordeari, hurrenez hurren.

 

María Victoria Remónek azaldu duenez, “protokolozko bilkura bat izan da, eratu berri den elkartea aurkezteko”. Desgaitasuna duten emakumeen sektoreak dituen zailtasun eta arazoei aurre egiteko eta dituzten erronkak gainditzeko lan ildoak eta helburuak zehazten ari direla adierazi du.

 

Unai Hualdek AMUDISNAren azalpenak eskertu ditu, eta esparru “zail” honetan elkartearen lanerako borondatea zoriondu du. Nafarroako gizarte entitateen sarea osatzen duten gainerako elkarteei bezala, Parlamentuan agerraldia egiteko gonbidapena lizatu die “euren ikuspegia Legebiltzarrean ordezkaritza duten taldeei aurkezteko”.