Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Ekainak 16

Unai Hualde Nafarroako Gizarte Entitateen Plataformako ordezkariekin bilduko da asteazken honetan

Ondoren, prentsaurrekoa eginen dute, pandemiak eragindako egoera sozial eta ekonomiko berriaren aitzinean dauzkaten planteamenduez informatzeko

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde Nafarroako Gizarte Entitateen Plataformako ordezkariekin bilduko da asteazken honetan, hilak 17.

 

Bileraren helburua da pandemiak eragindako agertoki sozial eta ekonomiko berria aztertzea, baita Pobreziaren aurkako Itunari dagokionez ere.

 

Bilera Batzorde Aretoan eginen da, 12:00etan. Bilera bukatzen denean, elkarrekin eginen dute prentsaurrekoa, 13:00etan, atalondoan.