Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Martxoak 2

Unai Hualde Madrilgo Biltzarreko Lehendakariarekin bilduko da astearte honetan

Legebiltzarreko ordezkariak Madrilgo Biltzarraren Irisgarritasun Plana ezagutuko dute

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek asteartean, hilak 3, Madrilgo Batzarreko lehendakari Juan Trinidad Martos bisitatu eta harekin lan-bilera bat egingo du.

 

Inma Jurío lehen lehendakariordearekin eta Juan Luis Sánchez de Muniáin eta Maiorga Ramírez lehen eta bigarren idazkariekin batera joanen da Unai Hualde, eta bisita aprobetxatuko du Madrilgo Erkidegoko parlamentu autonomikoaren instalazioak eta, zehazki, Irisgarritasun Plana ezagutzeko.