Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Ekainak 27

Unai Hualde Iruñeko alkate Enrique Mayarekin egon da

Eta sortu berri den Nafarroa & Filipinak Lagunak Elkarteari harrera egin dio, bi lurraldeak kirol, kultura, merkataritza eta elkartasun esparruan elkartzeko helburuarekin sortutakoa

Iruñeko alkate Enrique Mayak, harrera egin dio gaur Nafarroako Parlamentuko Lehendakariari, Unai Hualderi. Bi karguak izendatu berriak izanik, topaketa eragile eta elkarte desberdinetako arduradun nagusiekin egiten ari diren bilera errondaren baitan gauzatu da.

 

Lehen kontaktu honetan bi erakundeen arteko harremanak eta protokoloari dagozkion gaiak landu dituzte eta egunerokotasunari buruzko afera desberdinez hitz egiteko aukera ere izan dute.

 

Datorren asteartean, uztailak 2, Unai Hualde Foru Erkidegoko Arartekoarekin, Javier Enérizekin bilduko da (10:00), Kontuen Ganberako lehendakari den Asun Olaechearekin (11:30) eta baita Espainiako Gobernuko ordezkari den José Luis Arastirekin ere (13:00).

 

Nafarroa & Filipinak Lagunak Elkarteari harrera

 

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Unai Hualdek, Nafarroa & Filipinak Lagunak Elkarteari harrera egin dio gaur eguerdian, Nafarroa eta Filipinak esparru desberdinetan elkartzeko helburua duen kolektiboa da, bai elkartasunean, kirol esparruan, kulturalean edo merkataritzan.

 

ANAFItik bertaratu dira Mikhal C. de Dios, Madrilen Filipinetako Enbaxadako kontsulordea; Susana Palomino, Bilbon Filipinetako ohorezko kontsula; Bárbara Apraiz, Filipinetan Espainiako Merkataritza Ganbera Ofizialeko zuzendaria; eta Ignacio Galañena, Javier Trigo eta Juanjo Rubio, elkartearen sustatzaileak.

 

Bilkuran Nafarroako Parlamentuko Mahaiko kide diren Yolanda Ibáñezek eta Juan Luis Sánchez de Muniáinek ere parte hartu dute.