Noiz argitaratua Larunbata, 2020.eko Otsailak 29

Unai Hualde Foruzaingoaren Eguneko ekitaldi nagusian izan da, non 94 aintzatespen eman zaizkien entitate, partikular eta agenteei

Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Unai Hualde, Foruzaingoaren Eguneko ekitaldi nagusian izan da. Ekitaldiaren buru izan da Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite, eta bertan kidego autonomikoaren indarraldia baloratu da, “gure autogobernuaren tresna” den aldetik.

 

Kultura eta Kirol Departamentuaren klaustroan, Navarrería kalean, ospatu den zeremonian, 94 aintzatespen eman zaizkie entitateei, partikularrei eta gorputzeko agenteei.

 

Foruzaingoaren buru den Juan Carlos Zapicok gogorarazi duenez, 1.095 agente daude gorputzean, hau da, Nafarroan diharduten Segurtasun Indar eta Kidegoen herena.