Noiz argitaratua Ostirala, 2019.eko Azaroak 22

Taldearteko parlamentarioak Saharako herriari laguntzeko eta elkartasuna adierazteko Europako 44. Konferentzian parte hartuko du Gasteizen

Bakea eta Askatasuna Saharar Herriarentzat taldearteko parlamentarioak Saharako herriari laguntzeko eta elkartasuna adierazteko Europako 44. Konferentzian parte hartuko du asteburu honetan Gasteizen.

 

Saharako herriari laguntzeko eta elkartasuna adierazteko Europako Konferentzia etengabe egin ohi da 1975az geroztik –gatazka hasi zenez geroztik alegia–, Europako hiri ezberdin batean behin bakoitzean.

 

1975ean gatazka hasi zenez geroztik egin ohi den Saharako herriari laguntzeko eta elkartasuna adierazteko Konferentzia da, hain zuzen ere, Saharako herriarekiko elkartasun-mugimenduak Europan duen urteroko hitzordu garrantzitsuena. Urtero Europako hiri batean egiten bada ere, konferentziak nazioarteko izaera du, bost kontinenteetako erakundeek eta pertsonek parte hartzen dutelako, nahiz eta parte-hartzaile gehienak Europakoak diren.

 

Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa onartzen duten gobernuen ordezkariek, Europako nahiz Espainiako diputatuek eta hautetsiek, Espainiako gobernu autonomiko, diputazio eta udalek, erakunde politiko eta sindikalek, saharar herriarekiko adiskidetasun-elkarteek eta GKE-ek parte hartzen duten urtero elkartasunaren hitzordu saihetsezin horretan.

 

Saharar herriak ere bai, mailarik goreneko ordezkaritzarekin –Saharar Gobernuko agintariek parte hartzen dute–, bai eta herrialde askotako enbaxadore eta delegatuek ere.

 

Nafarroako Parlamentuaren izenean, Javier García (Navarra Suma), Carlos Mena (PSN), Isabel Aranburu (Geroa Bai), Patricia Perales (EH Bildu) eta Marisa de Simón (I-E) egonen dira oraingo honetan.