Noiz argitaratua Asteazkena, 2019.eko Azaroak 13

Parlamentuko Lehendakariak Espainan Filipinetako Enbaxadore den Philippe Lhuillierri harrera egin dio

Nafarroako Parlamentuko Lehendakari Unai Hualdek, Espainan Filipinetako Enbaxadore den Philippe Lhuillierri harrera egin dio, baita honekin batera etorri diren Susana Palomino kontsulari eta Mikhal de Dios agregatu komertzialari.

 

Enbaxadorea Nafarroako erakunde nagusietako ordezkariekin biltzen ari da egunotan, irletako garapen ekonomikoa ezagutzera emateko helburuarekin eta Foru Erkidegoarekin loturak egiteko asmoz.

 

Unai Hualde eta Philippe Lhuillier-ek opari instituzionalak eman dizkiote batak besteari Foru Legebiltzarra ezagutu aurretik. Era berean, Lehendakariak Nafarroa-Filipinak elkarteko ordezkariei talde parlamentarioekin harremantzea gomendatu die etorkizunean lan-bilkura bat burutu dezaten.

 

Protokolozko bilkura honetan EH Bilduko Txomin Gonzálezek eta Javier Trigo eta Juanjo Rubio Anafi elkarteko kideek ere parte hartu dute.