Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Azaroak 11

Parlamentuko Lehendakariak El Salvadorko Jorge Lemus ikertzaile eta hizkuntzalariari harrera egin dio

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Jorge Lemus Sandovali harrera egin dio Legebiltzarraren egoitzan, El Salvadorko hizkuntzalari, itzultzaile eta ikertzaileari, 2010ean Kultura Sari Nazionala jaso zuen Náhuat-Pipil hizkuntzaren inguruan burututako ikerketa lanagatik eta hizkuntza berpizteko egindako ahaleginagatik.

 

Bilkuran, Jorge Lemusek Lehendakariari Sonsonate Departamentuko haur indigenekin hizkuntza ikasteko aurrera eraman duten murgiltze-programa azaldu dio, náhuat edo pipil hizkuntzaren desagerpena ekidin asmoz. Momentura arte 400 haurrek ikasi dute náhuat hizkuntza beren irakasle indigenen eskutik.

 

Lemusek azaldu duenez, náhuat hizkuntza El Salvadorren erabiltzen ziren zortzi hizkuntzetatik biziraun duen bakarra da. “Aurreko belaunaldian hitz egiteari utzi egin zitzaionez ez da belaunaldien arteko transmisiorik egon. UNESCOk dioenez, honek hizkuntza desagertzeko arrisku larrian utzi du”, azaldu du.

 

Lemus hizkuntzen suspertze eta murgilketan lan egiten duten erakundeekin biltzeko intentzioarekin etorri da Nafarroara, Euskarabidea, Euskaltzaindia eta NUPeko ordezkariekin, beste batzuen artean.

 

Legebiltzarreko Lehendakariarekin egindako bilkurara bere laguntzaile Esther Floresekin, Judith Presa NUPeko ikasle eta murgiltze programaren bekadunarekin eta Pello Goiatxe eta Antonio Chivite El Salvador Elkartasuna GKEaren kideekin etorri da Lemus.