Noiz argitaratua Asteazkena, 2019.eko Urriak 23

Parlamentuko Lehendakariak Biak Bat elkarteari harrera egin dio

Unai Hualdek interesa agertu du eta asistentzia txakurrek eta animaliek lagundutako esku-hartzearen arloan dauden behar eta eskaera oinarrizkoak Eskubide Sozialetako Batzordeari helarazi dizkio

Unai Hualde Parlamentuko Lehendakariak Josune Azpiroz eta Iosu Méndez Biak Bat Elkartearen sortzaileei harrera egin die gaur. Pertsonen bizi kalitatea animaliek lagundutako esku-hartzeekin hobetzea da elkarte honen lanaren oinarria.

 

Josune Azpirozek azaldu duenezn, topaketak Biak Bat elkarteko arduradunek babes instituzionala eskatu dute egun diruz-lagunduta dituzten hiru programak mantentzeko eta, ahal den heinean, lurraldean zehar gehiago zabaltzeko.

 

“Funtzio aniztasuna duten adin txikikoekin egiten dugu lan baita genero indarkeria egoerak bizi izan dituztenekin, eta hirugarren programa asistentzia txakurren irisgarritasun publikoan oinarritzen da”, zehaztu du Azpirozek.

 

Bestalde, Biak Bat elkarteak “Nafarroan animaliek lagundutako esku-hartzeak aztertzeko” eskatu dio Lehendakariari, honekin zerikusia duen guztia arautu ahal izateko, “batez ere animaliaren ongizateari begira”.

 

Unai Hualdek aukera izan du Nafarroan asistentzia txakurrek eta animaliek lagundutako esku-hartzearen arloan dauden behar eta eskaera oinarrizkoak lehen pertsonan ezagutzeko.

 

Garatzen ari diren programei dagokienez, Legebiltzarreko Lehendakariak Biak Bat elkarteko ordezkariak animatu ditu “ikuspuntu hauek Eskubide Sozialetako Batzordeko kideei konta diezazkieten”.

 

Biak Bat, Altsasun 2011. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Animaliek lagundutako esku-hartzeak erdigune izanda, behar psikosozialak asetzeko proiektu sozial berritzaile gisa sortua.