Noiz argitaratua Ostirala, 2019.eko Irailak 20

Parlamentuko Lehendakaria urte judizialaren irekieran egon da

Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Unai Hualde, Justizia Auzitegian izan da gaur urte judizialari hasiera emateko ekitaldian. Nafarroako Justizia Auzitegi Goreneko Lehendakaria, Joaquín Galve eta Nafarroako Fiskal Nagusia, José Antonio Sánchez izan dira ekitaldia gidatu dutenak, eta talde parlamentarioetako ordezkari ugari ere izan dira bertan.

 

María Chivite, Nafarroako Gobernuko Lehendakaria buru izan duen ekitaldian, Joaquín Galvek, Nafarroako Justizia Auzitegi Goreneko Lehendakariak, adierazi du Nafarroako Justizia parametroak CGPJ ikerketaren adierazletan altuenetakoak direla, nahiz eta aitortu duen, “horrek ez duela esan nahi hobetzerik ez dagoenik”, izan ere, Nafarroa 100.000 biztanleko epaile gutxien duen bigarren erkidegoa baita.

 

José Antonio Sánchez Nafarroako Fiskal Nagusiak adierazi du, “biztanleko fiskal gutxien dituen erkidegoa izanik ere, lanerako gaitasuna berdin mantentzen dela”.