Noiz argitaratua Asteazkena, 2019.eko Urriak 9

Parlamentuko Lehendakaria Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren 2019-2010 ikasturtearen irekiera ekitaldian egon da

Idoya Zabaleta ekonomia irakasleak 'Zerga bilketa, Estatua Robin Hood berria al da?' irekitze-hitzaldiarekin eman dio hasiera ikasturteari

Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Unai Hualde, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren 2019-2010 ikasturtearen irekiera ekitaldian egon da. Bertan izan dira baita ere talde parlamentarioetako ordezkariak eta Nafarroako arlo guztietako agintariak ere, Nafarroako Lehendakaria esaterako, María Chivite.

 

Ekitaldia Carmen Jusué zuzendariak gidatu du, eta irekitze-hitzaldia Idoya Zabaleta Ekonomia irakaslearen esku egon da, Zerga bilketa, Estatua Robin Hood berria al da? izenburupean.

 

Rebeca de Juan, UHUNeko idazkaria izan da ekitaldia irekitzearen arduraduna, 2018-2019 ikasturteko Memoriaren irakurketarekin.