Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Uztailak 20

Parlamentuko Lehendakaria UAGN sindikatuko lehendakari Félix Bariainekin bildu da

Abeltzaintza eta nekazaritza sektorea berpizteko helburua duen 'Zigilu Soziala' proiektuari buruzko azalpenak helaraziko dizkio Hualdek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordeari

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Unai Hualdek, UAGN sindikatuko lehendakari Félix Bariáini harrera egin dio gaur Legebiltzarraren egoitzan, baita honekin batera sindikatuaren ordezkari gisa etorri diren Gonzalo Palacios eta Iñaki Mendiorozi ere, lehendakariordea eta gerentea, hurrenez hurren.

 

Félix Bariáinek lehendakariari Zigilu Soziala izeneko proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkio, nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorea mantentzeko helburua duena eta 1.000 biztanletik beherako herriak garatzen lagundu nahi duena.

 

“Nolabait produktuaren trazabilitate soziala frogatzen duen ziurtagiria izatea nahi dugu, ekoizpenean, garapenean, banaketan eta salmentan parte hartu duen inork dirua galduko ez duela egiaztatzeko modu bat. Irabaziak ekoizpen-kostuak baino handiagoak direla ziurtatuz, eta herri txikietan komertzializazioaren bidez sortzen diren baliabideak berrinbertituz, landa- eta hiri-munduen arteko aldea murrizten lagunduko dugu. Nafarroako Gobernuak Gizarte Zigiluaren garapenean parte hartzea nahiko genuke”.

 

Bestalde, Unai Hualdek UAGNko ordezkariak gonbidatu ditu Nafarroako Parlamentuan beren ekimena aurkeztera, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordearen lan-saio batean.