Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Otsailak 5

Parlamentuko lehendakaria Fabre fundazioko ordezkariekin bildu da

Garapen jasangarriko helburuak eta Agenda 2030 gizarte osoak ezagutzeko Parlamentuak duen ardura nabarmendu du Hualdek

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek Celia Pinedo eta Rocío Ferrezuelo, Fabre Fundazioko proiektuetako teknikariak, hartu ditu gaur Ganberaren egoitzan.

 

Celia Pinedok azaldu duenez, Ideas 2030 ekimena aurkezteko bilera izan da: “Nafarroako Gobernuak finantzatutako proiektua da, eta Nafarroako 500 ikaslek baino gehiagok hartzen dute parte, Guatemalarekin, Boliviarekin eta Boli Kostarekin batera. Nazio Batuek Agenda 2030 lortzeko gizarte zibilaren ekimen gisa aitortu dute”.

 

Fundazioko ordezkariek proposatu dute osoko bilkuren aretoan ekitaldi bat egitea ikasleekin, Garapen Jasangarriko Helburuekin lotuta egiten ari diren lan guztia erakusteko eta, gainera, “parlamentariei helburu horiei buruzko informazio guztia ikuspegi integralarekin jasotzen duten liburuetako bat emateko”.

 

Unai Hualdek, bere aldetik, Parlamentuaren jardueren egutegian txertatu ahal izateko ideia hori aztertzeko konpromisoa hartu du. 2020an zehar gai beraren bueltan garatzeko balizko beste jarduera batzuk ere aztertu dira. “Funtsezkoa da Nafarroako erakunde publikoen konpromiso sendoa daukaten garapen jasangarrirako helburuak eta Agenda 2030 gizarte osoak ezagutzea. Bada, horretarako paper oso garrantzitsua joka dezake Parlamentuak, elkarteekin batera”.