Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Irailak 29

Parlamentuko lehendakaria enpresa-gosari batean izan da, non CENeko presidenteak koronabirusaren ondorio ekonomikoetan oinarritutako hitzaldia eskaini duen

Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Unai Hualde, Navarra Capitalek antolatutako enpresa gosarian izan da gaur, Juan Miguel Sucunza CENeko presidenteak Covid-19ak mundo mailan eragin duen lurrikararen inguruan eskaini duen hitzaldian.


Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko arduradun nagusiak Foru Gobernuaren, enpresaburuen eta sindikatuen arteko akordioa eskatu du Nafarroako Enplegu Plana onartzeko, "inoiz baino beharrezkoagoa" dela uste baitu.

 

Sucunzak adierazi du Nafarroako Gobernuarekin duen harremana ona dela eta, ildo horretan, Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluaren baitan maiatzean, ekainan eta uztailean onetsitako akordioak azpimarratu ditu. “Ikuspegi ezberdinak izan arren, akordio positiboak lortu ditugu langileentzat, enpresarientzat eta Administrazioarentzat".
 

Covidek eragindako krisiaren aurrean Nafarroak Europako laguntzak eskuratu ahal izatearen garrantzia azpimarratu du CENeko presidenteak, eta lankidetza publiko-pribaturako deia egin du. "Abiadura behar ditugu, enpresa askok arazoazk dituzte jada eta beste askok izanen dituzte”.

 

Parlamentuko lehendakariaz gain, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria, Enrique Maya Iruñeko alkatea eta enpresaburu eta ordezkari sindikalak izan dira bileran.