Noiz argitaratua Ostirala, 2019.eko Abuztuak 30

Parlamentuko Lehendakaria Altsasuko Gurasoak kolektiboarekin bildu da

Kasu honekin zerikusia duen informazioa eratu berri diren talde parlamentarioei igortzeko gonbidapena luzatu die

Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Unai Hualde, Altsasuko Gurasoak kolektiboarekin bildu da gaur goizean. Lehendakaritzak hala eskatzen duten kolektibo eta elkarteak jasotzeko adierazi duen borondatearen ondorioz ospatu da bilkura.

 

Kolektibo eta elkarteek talde parlamentarioen bidez euren eskaerak Parlamentuko organoei luzatzeko dauden bitartekoak azaldu dizkie Hualdek. Izan ere, oroitarazi du kasu honek zuzenbidearen munduan eztabaida sakon bat eragin duela, zigorren proportzionaltasunari dagokionez, eta aurreko legegintzaldian Nafarroako Parlamentuan ekimen desberdinen bitartez jorratu izan zela.

 

Kolektiboko kideek eskerrak eman dituzte bilkuragatik, kasuari buruzko dokumentu batzuk luzatu eta “babes instituzionala” eskatzen jarraituko dutela baieztatu dute. Altsasuko Gurasoak irailaren 18ari begira daude, izan ere, Auzitegi Gorenak defentsek aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bista egingo du egun horretan eta epaia irmoa izango da.

 

Unai Hualderekin bildu diren pertsonak izan dira Koldo Arnanz, Javier Abad, Igone Goikoetxea, Miren Edurne Goikoetxea, Aranzazu Olea eta Nekane Ortigosa.