Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Urtarrilak 28

Parlamentuko lehendakaria "2019. Urteko Enpresaria" sariaren emate-ekitaldian izan da

Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, gaur eguerdian Baluarten izan da, 2019. Urteko Enpresaria sariaren emate-ekitaldian. Sari-hartzailea Juan Luis Llonis izan da, Truck&Wheel taldeko lehendakari eta kontseilari delegatua, eta hari goraipatu nahi izan zaio bere "enpresa-kudeaketa eta -hazkundeko prozesua".

Ekitaldira halaber bertaratu dira Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite, eta Legebiltzarrean ordezkaritza daukaten zenbait taldetako parlamentari batzuk.

Donostian jaioa eta Nafarroako Unibertsitatetik industria-ingeniaritzan lizentziatua den Juan Luis Llonis jaunak 1998an fundatu zuen Truck& Wheel enpresa, Lesakan, garraioaren arloko exekutibo eta enpresari txikien talde batekin batera, xedetzat harturik merkatuak eskaintzen zituen aukera berrietara egokituriko logistika- eta garraio-zerbitzu bat eskaintzea.