Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Otsailak 24

Parlamentuak Jota interes kulturaleko ondasun izendatzeko ekitaldi bat eginen du astearte honetan

Nafarroako Parlamentuak, astearte honetan, Jota interes kulturaleko ondasun izendatzeko ekitaldi bat eginen du.

 

Legebiltzarraren egoitzako atalondoan eginen den ekitaldia Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kiroleko Kontseilariak irekiko dute 19:00etan.

 

Ekitaldian zehar hitz eginen dute Alfredo Asiáinek, NUPeko Ondasun Higiezinaren Artxiboko zuzendari teknikoak, eta María Ángeles Gonzálezek eta Laly Jaunsorok, izendapen-eskaera sustatu duen Navarjota elkartekoak.