Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Abenduak 9

Parlamentuak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala irakurtzeko ekitaldi instituzional bat eginen du astearte honetan

Nafarroako Parlamentuak astearte honetan, hilak 10, ekitaldi instituzional bat eginen du Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala irakurtzeko, eta erakunde eta elkarte desberdinetako ordezkariek parte hartuko dute bertan.

 

Ekitaldiari Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak emanen dio hasiera (Osoko Bilkuren aretoa, 12:00), eta ondoren, Idoia Oneca (CEAR) eta Jaxin Gómezek (Mundubat) Giza Eskubideen Nafarroako Aldarrikapena irakurriko dute gazteleraz eta euskaraz.

 

Jarraian, erakunde eta elkarte desberdinetako eledunek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala irakurriko dute gazteleraz, euskaraz eta arabieraz.