Noiz argitaratua Osteguna, 2013.eko Abenduak 19

Parlamentuak Ganasako kudeatzailea gaitzesten du eta Gobernua kargutik ken dezan premiatzen du

Ingurumeneko zuzendari nagusi gisa egin zuen lanak diru publikorako izan zituen ondorio larriak oroitarazten ditu

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez “errefusatzen den Ganasa enpresa publikoko egungo kudeatzailea den eta arestian Ingurumeneko zuzendari nagusia izan zen José Torres jauna, zeren eta jotzen baitu bateraezinak direla ardura edo kargu publiko bat zuzen betetzea eta norberaren eginkizunez baliatu ahal izatea onura pribatuak lortzeko, dauzkan erantzukizunekin lotura duten jarduera pribatu batzuk sustatzearen bidetik”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “José Torres jauna berehala kargutik ken dezan, Ganasa enpresa publikoko egungo kudeatzaile gisa, zeren eta jotzen baitu izendapen hori eta kargu horretan jardutea bateraezinak direla ardura publikoa duen edozein kargutan aritzeko jarraitu beharreko printzipioekin, eta kaltetzen duela erakundeek gizarteari helarazi behar dioten irudia”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Nafarroako Gobernua premiatzen da azter dezan aukerarik badagoen “egun jarrita dagoen demanda zabaltzeko, José Torres jauna bera ere har dezan, demanda hori funts publikoen diru-kopuru handien ustezko galeraren ardura zuten enpresetan bazkide eta kudeaketa lagun zuenaren aurka aurkeztu baitzen”.

Zioen azalpenean, Aralar-Nabaik bultzatu duen ebazpenak zalantzan jartzen du José Torres Ganasako kudeatzaile gisa izendatu izana bai eta haren lana ere, bertan “enplegu erregulazioko espediente bat” aplikatu da eta, ondorioz, “65 langile kaleratu” baitira. Aralar-Nabaik irizten du Torres jaunak ingurumeneko zuzendari nagusi gisa egin zuen lanak “ondorio larriak” ekarri zituela diru publikorako, “egindako inbertsio publiko gehienak galdu” egin baitziren eta Nafarroako Gobernuak berak “salaketa bat aurkeztu baitzuen Torres jaunak enpresa horietan zeukan bazkidearen aurka”.

Proposatu duten taldeak “Torres jauna salbuestea” salatzen du, are gehiago, “Gestion Ambiental de Navarra (Ganasa) izeneko enpresa publikoaren gerentzian jartzea”, izan ere, erabaki horretan “ordezkaritza publikoen eta interes pribatuen arteko ate birakeriaren adibide argi” bat ikusten du.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 119. zk., 2013-10-18koa)