Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Martxoak 14

Parlamentuak 1978ko sanferminetan izandako gertakarien inguruan aurkeztutako kereila kriminala babestu duela adierazten duen ebazpena

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko martxoaren 14an

1.- Legebiltzarrak aldeztu egiten du Sanfermines 78 Gogoan! elkarteak eta 1978ko sanferminetako gertakariek zuzenean ukitutako beste zenbait pertsonak (Germán Rodríguezen senitartekoak, balaz zauritutakoak...) 2019ko urtarrilaren 22an aurkeztutako kereila kriminala.

 

2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio kereila hori aldeztu dezan eta kereila horri bere atxikimendua adierazteko aukera gogoan har dezan.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-E taldeek aurkeztu dute.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin onetsia.