Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Urtarrilak 16

Osasun Departamentua premiatzen duen ebazpena Osasunbidearen baliabide berekiekin eman dezan etxeko errehabilitazioaren zerbitzua

Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko abenduaren 16an

1.- Osasun Departamentua premiatzen da zuzenean eta Osasunbidearen baliabide berekiekin eman dezan etxeko errehabilitazioaren zerbitzua.

 

2.- Salbuespen gisa, estaldura zaila duten landa-eremuetan eta/edo sakabanatuetan, lurralde-ekitatearen irizpidea kontuan hartuta, aldi baterako lizitatu ahal izanen da eremu horietako enpresekin edo profesionalekin, halako moduz non enpleguari eustea sustatu eta bultzatuko baita, betiere zerbitzua arrazoizko epe batean bitarteko propioekin emateko borondatearekin, eta horretarako, neurri egokiak hartuko dira.

 

3.- Osasun Departamentua premiatzen da osasun-zerbitzurik ez pribatizatzeko konpromisoa har dezan, eta, subsidiariotasun-printzipioa eta sistema publikoaren aldeko apustua gidari harturik, enpresa pribatuekiko hitzarmen eta kontratu guztiak berrikus ditzan, jada pribatizaturik dauden zerbitzuak, ahal den neurrian, sektore publikoarentzat berreskuratze aldera.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1. eta 2. puntuak PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi dira.

 

3. puntua PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.