Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Ekainak 4

Osasun Departamentua premiatzen da kontabilitate analitikoko kalkulu bat egin dezan, COVID-19a duten gaixoen tratamenduaren eta prozesu ezberdinen kostuari dagokionez

Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko ekainaren 4an

1.- Nafarroako Parlamentuak aitortu eta eskertu egiten dizkie Nafarroako osasungintzako profesional guztiei COVID-19ak eragindako larrialdiari aurre egiteko erakutsi duten dedikazioa eta egin duten lana, hori izan baita azken hamarkada hauetako osasun-erronkarik nagusiena.

 

2- Nafarroako Parlamentuaren ustez, osasun krisi honetatik atera daitekeen ondorioetako bat da gure osasun sistema publikoa indartu beharra dagoela, eta haren finantzaketa blindatu, ezin baita koiuntura ekonomikoen mende egon.

 

Ildo horretatik, gaitzetsi egiten du 2008ko krisi ekonomikoan egindako kudeaketa; izan ere, Osasun Departamentuak “doikuntza-plan” bat ezarri zuen 2011ko irailetik aitzina, halako moduan non legegintzaldi hartan % 15eko murrizketa egin baitzen eta zenbait zerbitzu pribatizatu baitziren. Hori dela eta, egungo Nafarroako Gobernua premiatzen du ez dezan halako neurririk ezar eta, oso aitzitik, osasungintza publikoaren finantzaketa eta prestazioak manten eta indartu ditzan, sektore pribatuaren interesen aitzinean.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak orobat dio ezen estatuko legedi indardunean oinarrituz pandemia honetan ezarri den “lankidetza publiko-pribatua” eta “Nafarroako osasun-sistema integratua” berdintasunez egin behar direla ondorio ekonomikoei dagokienez, bereizigabeki erabili baitira baliabide publikoak eta baliabide pribatuak.

 

Hori dela-eta, Osasun Departamentua premiatzen da kontabilitate analitikoko kalkulu bat egin dezan COVID-19a duten gaixoen tratamenduaren eta prozesu ezberdinen kostuari dagokionez, eta kasuan kasuko zenbatekoak ordaintzeko irizpidea ezar dezan Osasunbidean ezartzen diren erreferentziazko kostuetan oinarri harturik, halako moduan non zenbateko horiek ez baitira inolaz ere handiagoak izanen prozesu eta artatze horiek berek Osasunbidean duten kostua baino.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1. puntua aho batez onetsi da.

 

2. eta 3. puntuak PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsi dira.