Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Azaroa 28

Nafarroako Unibertsitate Publikoa finantzatzeko kreditu-gehigarri bat ematen duen Foru Legea

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko azaroaren 28an

Parlamentuko Osoko Bilkurak Foru Lege bat onetsi du gaur Navarra Sumaren, PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta I-Eren abstentzioarekin, zeinaren bidez 900.000 euroko kreditu-gehigarri bat onesten baita Nafarroako Unibertsitate Publikoaren finantzaketa beharrei erantzuteko.

 

Kreditu –gehigarriaren zenbatekoa hurrengo aurrekontuko partidan aplikatuko da: NUPen finantzaketarako hitzarmena (900.000 euro).

 

Kreditu-gehigarrien finantzaketa hurrengo partiden kargura eginen da: Sunbillan ikastetxe berria eraikitzeko proiektua (50.000 euro), Castejongo Dos de mayo ikastetxe publikoa handitzeko proiektua (24.000 euro), Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko (150.000 euro), Nafarroako Ubidearen bidezko ureztaketen kanona. Handitzearen 1. Fasea (271.000 euro) eta Abeltzaintzako ustiategietan biosegurtasuna hobetzeko inbertsioak (250.000 euro).

 

Ez da onetsi EH Bilduren zuzenketa bat, aldaketa egitekoa, zeinak eskatzen baitzuen 900.000 euroko kopurutik 655.000 euro ordain zitezela Kontingentzia Funtsaren kargura (400.000 euro) eta Zehapenen bidezko diru-sarrerak partidaren kargura (155.000 euro), eta horren trukean honako partida hauek libra zitezela: Hitzarmenak udalekin, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko (150.000 euro) eta Inbertsioak abeltzaintzako ustiategietan biosegurtasuna hobetze aldera (250.000 euro).

 

Zioen azalpenean azaltzen denez, NUPen Finantzaketarako Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak 2018ko azaroaren 12an erabaki zuen 900.000 euroko aldea, hau da, Jarraipen Batzordeak erabakitako egiturazko eta emaitzen araberako finantzaketarako erabakitakoaren eta “NUPen finantzaketarako hitzarmena” partidan jasotakoaren artekoa, ordainduko dela Nafarroako Aurrekontu Orokorrei zuzenketa edo aurrekontu aldaketa eginez 2019ko ekitaldian bertan, edo urriaren 3an egindako bilkuran erabaki zuen bezala, 900.000 euroko finantzaketa sustatzea hartutako konpromisoak betetzeko.

 

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta dagoen kreditua aski ez bada eta ezin bada handitu aipatutako foru legean jasotako xedapenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko duela Nafarroako Parlamentura, kreditu-gehigarri bat ematekoa. Hori dela eta, 2012ko ekitaldirako Aurrekontua, zeina 2015erako prorrogatu zen nahikoa izan ezean, Lege honen onespena beharrezkoa da, kasu honetan, irakurketa bakarrean.

 

www.parlamentodenavarra.es
• Arauak (40. NPAO, 2019-11-22koa)