Noiz argitaratua Asteazkena, 2019.eko Irailak 4

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak harrera eginen dio Nafarroako Alzheimerdun Gaixoen Senideen Elkarteari

Alzheimerraren Nazioarteko Egunaren karietara, Hualdek azpimarratu du garrantzitsua dela Parlamentuaren eta elkartearen artean lankidetzan jarraitzea zabalkunde eta sentsibilizazio lanetan

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek harrera egin dio gaur bere bulego ofizialean Nafarroako Alzheimerdun Gaixoen Senideen Elkarteko lehendakari Aurora Lozanori, zeinarekin batera etorri baitira elkarteko lehendakariorde Belén Balda, Idoia Lorea psikologoa eta Victoria Erice gizarte-langilea.

 

Lehendakariak eskatuta egin den bileran, Aurora Lozanok Hualderi adierazi dio beharrezkoa dela “hartu beharreko neurriak hartzea Alzheimerrak ukitutako pertsonekin lotutako eskari guztiak bideratzeko, hor barruan sartuta familiak. Gizarte-politikei buruzko aferetan jarri dugu azpimarra, arretaren erdigunean jarri ahal izateko gaixoak eta gaixoaren zaintzaileak”.

 

Bestalde, eta hilaren 21ean ospatuko den Alzehimerraren Nazioarteko Egunari dagokionez, elkartearen arduradunek gogora ekarri dute aurtengo goiburua –Garapena–, zeina baliatu baitute azpimarratzeko ezen “gaixotasunak berekin dakartzan arazoen erritmo berean garatu behar” direla neurriak. Gure ustez, hori da erronkarik premiazkoena”.

 

Unai Hualdek azpimarratu du garrantzitsua dela Parlamentuaren eta elkartearen artean lankidetzan jarraitzea zabalkunde eta sentsibilizazio lanetan, are gehiago Alzheimerraren Nazioarteko Egunaren karietara.

 

Nafarroako Alzheimerdun Gaixoen Senideen Elkartea laguntza ematen dio gaixoaren zaintzaz arduratzen den senitartekoari, eramangarriagoa izan dadin gaixotasuna informazioa, prestakuntza eta laguntza emozionala ematearen bidez. Baliabide soziosanitarioak sustatzeaz eta horiei zabalkundea emateaz gain, sentsibilizazio-lanaz eta ikerkuntzetan lankidetzan aritzeaz ere arduratzen da.

 

Irabazi-asmorik gabeko laguntza-erakundea da, onura publikoaren deklarazioa duena eta Nafarroako Gobernuak osasun-zentro gisa kreditatua. Bazkideen ekarpenen bidez, erakundeen eta entitateen dirulaguntzen bidez eta dohaintzen bidez finantzatzen da.