Noiz argitaratua Astelehena, 2007.eko Irailak 24

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak harrera egin dio Argentinako Rosario hiriko Nafarren Etxeko lehendakariari

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Elena Torres Miranda andreak, bere bulego ofizialean harrera egin dio Argentinako Rosario hiriko Nafarren Etxeko lehendakariari, Sandalio Monreal jaunari, zeina Nafarroara bisitan etorri baita.

Monreal jaunak Parlamentuko lehendakaria gonbidatu du Rosarioko Nafarren Etxera bisita egitera eta etxe horrek antolatzen dituen jardueretan parte hartzen duten nafarrak agurtzera. Bertan, arretaz jarraitzen dira Nafarroatik iristen diren gaurkotasuneko gaiak. Halaber, Rosarioko Nafarren Etxeko lehendakariak Nafarroako Parlamentuko lehendakariari adierazi dio interesa daukala bai legebiltzarrarekin bai foru erkidegoko gainerako erakundeekin harremana izateko.

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eskerrak eman dizkio Monreal jaunari bere bisitarengatik, eta antzinako Nafarroako Gorteetako hautestontzi baten erreprodukzio bat egin dio opari.