Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Irailak 4

Nafarroako Parlamentuko lehendakaria Nafarroako Unibertsitatearen ikasturte-hasierako ekitaldian egon da

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde Nafarroako Unibertsitatearen ikasturte-hasierako ekitaldi instituzionalean egon da.  Era berezian egin da, pandemiaren ondoriozko prebentzio neurriengatik bakarrik Gobernu Batzarreko kideak eta Foru Komunitateko agintari gorenak bildu direlako.

 

Lekua mugatuta egonda, unibertsitate komunitateko gainerakoek ekitaldia zuzenean jarraitu behar izan dute interneten bidez; horiek horrela, ikasturte-hasieran ez da izan, Nafarroako Unibertsitatearen historian lehenbiziko aldiz, tradizioko segizio akademikoa.

 

Hasiera Eraikin Zentraleko Areto Nagusian izan da, bere karguan hasten zen idazkari nagusi Jesús María Ezpondak memoria bat irakurri duenean.

 

Jarraian, Arkitektura Eskolako irakasle Eduardo Bayok hasierako ikasgaia eman du, diseinu estrukturalean zehar ibilbide historiko bat eginda.

 

Ekitaldia amaitu da errektore Alfonso Sánchez-Taberneroren hitzaldiarekin.