Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Irailak 11

Nafarroako Parlamentuko lehendakaria Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasturte-hasierako ekitaldian egon da

Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Unai Hualde, NUPen egon da, 2020-2021 ikasturtearen hasiera-ekitaldian. Ekitaldian, zeina Fernando Remacha ikasgelan, Sarioko eraikinean, egin baita, Unibertsitateko errektore Ramón Gonzalo eta Nafarroako Gobernuko lehendakari María Chitive izan dira buru.

 

Hasierako ikasgaia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Aplikatuko katedradun Juan Manuel Cabasés Hitak eman du, Osasunaren ekonomia: osasunaren balioaren neurria izenburupeko hitzaldiarekin.

 

Errektoreaz eta Nafarroako Parlamentuko lehendakariaz gainera, legebiltzarreko talde eta elkarteetako foru parlamentariak ere bertan egon dira.

 

Ospakizunaren zati musikala ZuraQuartet eta Iruñeko Orfeoiko Gazte Koruaren kargura izan da.

 

Covi-19aren ukipenaren ondorioz gomendatutako osasun segurtasuneko neurriei eustearren, edukiera murriztu egin da aurreko urteetan baino. Parte-hartzaileek segurtasun-tartea gorde behar izan dute, eta maskararekin une oro ongi jarrita egon.