Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Apirilak 6

Nafarroako Parlamentuaren aurrealdea berdez argiztatuko da osasun eta gizarte arloko langileei babesa emateko

Astelehen honetatik aurrera gauero, osasun alarma egoerak dirauen bitartean

Nafarroako Parlamentuaren aurrealdea berdez argiztatuko da gaurtik aurrera gauero (21:00etatik 24:00etara), Covid-19ak eragindako osasun alarma egoerak dirauen bitartean, osasun eta gizarte arloko langile guztiei babesa emateko.

 

Unai Hualde Legebiltzarreko lehendakariak egin du proposamena eta Mahaiak gaur 10:00etan ospatutako bilkuran berretsi egin du. Legebiltzarrak, Nafarroako herritar guztiak ordezkatzen dituen erakundea den aldetik, bere babesa helarazi nahi die bizi dugun alarma egoerari aurre egiteko lanean diharduten langile guztiei.