Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Azaroa 18

Nafarroako Parlamentuaren 2020ko ekitaldirako aurrekontu proiektua onetsi da

14.810.391 eurokoa da, eta horrekin 2019ko aurrekontu bateratuaren gastu-mailari eusten zaio

Eledunen Batzarrak Nafarroako Parlamentuaren 2020rako aurrekontu proiektua onetsi du. Aurrekontu proiektua 14.810.391 eurokoa da, eta horrekin 2019ko aurrekontu bateratuaren kopuru orokorraren gastu-mailari eusten zaio. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek alde bozkatu dute eta Navarra Suma abstenitu da.

 

Eragiketa arrunten baturak % 4,5 egiten du gora, 13.837.581 eurora arte; kapital-eragiketek, aldiz, % 40 egiten dute behera, 912.010 eurora arte. Transferentzia arruntek % 4,9 egiten dute gora, eta 13.834.711 eurokoak dira; kapital-transferentziek, aldiz, % 28,4 egiten dute behera, eta 942.205 eurokoak dira.

 

I. kapituluak, “Langileen gastuak” izenekoak, 8.199.744 euro dauzka, eta gastuen aurrekontu osoaren % 55,36 egiten du. Igoera orokor baterako aurreikuspena aplikatu da, Estatuko proiekzioari jarraituz.

 

II. kapituluan, “Gastu arruntak” izenekoan, gastuaren % 5,9ko igoera jasotzen da aurreko ekitaldiko behin betiko aurrekontuarekin alderatuta; kapituluaren guztizko gastua 2.346.926 eurokoa da, eta guztizkoaren % 15,85 egiten du.

 

IV. kapituluak, “Transferentzia arruntak” izenekoak, 3.144.876 euroko guztizko gastua aurreikusten du 2020rako; kopuru hori, besteak beste, talde parlamentarioentzako diru-laguntzetara bideratzen da (lehengo ekitaldiko kopuru bera izanen dute). Kapitulu honek, halaber, unibertsitateekiko hitzarmenak biltzen ditu, bai eta Sahararen aldeko talde parlamentarioen arteko taldearen diru-laguntza eta herriaren legegintza-ekimenei dagokiena ere. Gainera, partida bat mantendu da egin litezkeen hitzarmen berrietarako, eta garapen edo elkartasun jardueretarako diru-laguntzei dagokionari jarraipena ematen zaio.

 

Azkenik, VI. kapituluak, “Inbertsioak” izenekoak, 912.010 euro dauzka. Zenbateko hori guztizko gastuaren % 6,16 da, eta horrek % 41eko jaitsiera dakar (654.451 euro) aurreko ekitaldiko aurrekontuarekiko. VIII. kapituluak, “Aktibo finantzarioak” izenekoak, 57.795 euroko gastua dauka.

 

Nafarroako Parlamentuaren 2020rako proiektu estrategiko gisa, administrazio elektronikoa ezartzeko proiektua eta azpiegiturak eta baliabide informatikoak birtualizatzeko proiektuaren jarraipena ezartzen da.

 

- Eledunen Batzarrak Nafarroako Arartekoaren Bulegoaren 2020rako aurrekontu proiektua onetsi du. Aurrekontuen zenbatekoa 793.344 eurokoa da.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute Kontuen Ganberaren 2020rako aurrekontu proiektuaren berri izan dutela. Aurrekontu proiektu hori 3.001.030 eurokoa da, aurreko urtearekin alderatuz %13,43 igo da.

 

Nafarroako Parlamentuaren 2020ko ekitaldirako aurrekontu proiektua berehala igorriko zaio Nafarroako Gobernuari, hartara ezarritako prozedura betez.