Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Otsailak 3

Nafarroako Parlamentuak zeharo errefusatzen du Donald Trumpen estatubatuar administrazioaren eta Netanyahuren gobernu sionistaren arteko “Gizaldiko Akordioa” deiturikoa

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko otsailaren 3an

- Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak zeharo errefusatzen baitu Donald Trumpen estatubatuar administrazioaren eta Netanyahuren gobernu sionistaren arteko “Gizaldiko Akordioa” deiturikoa. Geroa Bai talde parlamentarioak, Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Geroa Bai, PSN, EH Bildu, Podemos Ahal Dugu eta I-Ek alde bozkatu dute, eta Navarra Suma abstenitu egin da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak zeharo errefusatzen du Donald Trumpen estatubatuar administrazioaren eta Netanyahuren gobernu sionistaren arteko “Gizaldiko Akordioa” deiturikoa.

 

2. Nafarroako Parlamentuak dei egiten die, nazioarteko erkidegoari oro har eta Espainiako Gobernuari zehazki, akordio hori errefusatzen dutela adieraz dezaten, akordioa geldiarazte aldera har daitezkeen neurri guztiak har ditzaten eta Palestinako Estatua ofizialki aitor dezaten.

 

3. Nafarroako Parlamentuak bere babes osoa adierazten dio palestinar herriari, eta Palestinako estatuarentzako konponbidea laster, duintasunez eta era baketsuan hel dadin opa dio”.