Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Irailak 20

Nafarroako Parlamentuak soldadutzaren aitzineko kontzientzia-eragozle eta intsumiso guztiei bere errekonozimendua adierazten dien ebazpena

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko irailaren 20an

1.- Nafarroako Parlamentuak bere errekonozimendua adierazten die nahitaezko soldadutzaren aitzineko kontzientzia-eragozleei eta intsumisoei, zigorrak —espetxea eta desgaitzea— pairatu baitzituzten beraien konpromisoagatik eta borroka baketsuagatik, desobedientzia zibila erabiliz gizarte baketsu eta desmilitarizatua lortze aldera.

 

2.- Foru Gobernuak erakundeak premiatu egiten ditu eragozleen eta intsumisoen jazarpena aldeztu eta burutu zuten erakunde publiko militar, politiko eta judizialak, beraien historiaren eta jarduketen berrikuspen kritikoa egin dezaten.

 

3.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio Memoria Institutuaren bidez ikertu eta zabaldu dezan Nafarroan intsumiso mugimenduak bakearen kulturari egindako ekarpena, baita gure Erkidegoan kartzela zigorrak eta desgaitasuna pairatu zutenei errekonozimendua aitortzeko beharrezkoak diren ekintzak egin burutu ditzan.

 

4.- Nafarroako Gobernua premiatzen da ezagutzera eman ditzan, egoki diren bideak erabilita intsumisioaren jokabidea eta Nafarroako gazteriak antimilitarismoaren eta nahitahezko soldadutzaren desagerpenaren alde gauzatutako jardun eredugarria.

 

5.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako erakundeen osotasunari dei egiten dio jarduketak diseinatu eta abiaraztera, eragozle eta intsumisoen aitorpena eta erreparazioa lortze aldera.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin, PSNren abstentzioarekin eta UPN eta PPNren aurkako botoekin onetsia.