Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Ekainak 28

Nafarroako Parlamentuak presoak urruntzen dituen espetxe politikarekiko bere desadostasuna adierazten duen ebazpena

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko ekainaren 28an

1.- Nafarroako Parlamentuak, Espetxeen Lege Organiko Orokorra jarraituz, zeinak zehazten duen askatasunaz gabetzeko zigorrak gizarte –eta familia- loturak dituzten lekuetatik urrun betetzea ekidin behar dela gizarteratze printzipioei jarraiki, adierazten du ez dagoela ados presoak urruntzen dituen espetxe-politikarekin eta zentzu honetan, ETAren desagerpenaren ondoren zabaldu den garai berriaren baitan, beharrezkoa ikusten du espetxe politika berri bat sortzea, askatasunaz gabetzeko zigorrak gizarte –eta familia- loturak dituzten lekuetatik urrun betetzea ekidingo duena, familiekin harremanak erraztuz, adin txikiko seme-alaben ongizatea bermatuz eta hauek gurasoekin egoteko duten eskubidea errespetatuz.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak beharrezkoa ikusten duela elkarbizitza politiketan aurrera pausuak ematea, eta horretarako banakotasun, gizatasun eta egindako minaren aitortza bezalako printzipioak ezartzea ezinbestekoa da.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin onetsia.