Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Apirilak 9

Nafarroako Parlamentuak nafar jendarteari dei egiten dio apirilaren 14an Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko deitutako manifestazioan parte har dezan

Parlamentuak bat egiten du “Justizia nahi dugu. No es terrorismo. Altsasukoak aske” leloarekin.

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak babesa adierazten baitio "Altsasu Gurasoak" senide elkarteak deitutako manifestazioari, Geroa Bai, EH-Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztuta.

 

Geroa Bai, EH-Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek alde bozkatu dute, eta aurka UPN, PSN eta PPNk.

 

Adierazpenak honakoa dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Iruñean apirilaren 14an “Altsasu Gurasoak” eta “Altsasukoak Aske Herri Plataforma” senide eta babes taldeek deitu duten manifestazio deialdiarekin, eta nafar jendarteari dei egiten dio bertan parte har dezan. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da “Justizia nahi dugu. No es terrorismo. Altsasukoak aske” lemapean, eta giza eskubideen, askatasunaren eta verme demokratikoen aldeko konpromisoa erakusteko asmoa du.