Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Maiatzak 25

Nafarroako Parlamentuak munduan zehar –eta bereziki Nafarroan eta Euskadin– bakearen aldeko mugimenduetan aitzindari diren emakume guztien lana aitortzen du, denontzako gizarte justuago eta baketsuago baten alde borrokatzen baitira

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko maiatzaren 25ean

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak munduan zehar –eta bereziki Nafarroan eta Euskadin– bakearen aldeko mugimenduetan aitzindari diren emakume guztien lana aitortzen baitu, denontzako gizarte justuago eta baketsuago baten alde borrokatzen baitira. Geroa Bai, EH Bildu eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezquerrak alde bozkatu dute; Navarra Sumak 1. puntuaren aurka eta gainerakoaren alde bozkatu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak, Bakearen eta Armagabetzearen aldeko Emakumeen Nazioarteko Egunean:

 

1. Munduan zehar –eta bereziki Nafarroan eta Euskadin– bakearen aldeko mugimenduetan aitzindari diren emakume guztien lana aitortzen du, denontzako gizarte justuago eta baketsuago baten alde borrokatzen baitira.

 

2. Konpromisoa hartzen du eta dei egiten die Nafarroako erakunde guztiei emakumeen parte-hartze aktiboa berma dezaten gatazkak prebenitzeko eta konpontzeko prozesuetan, bai eta memoria-prozesuetan nahiz egia, erreparazioa eta justizia eraikitzeko prozesuetan ere.

 

3. Nafarroako Gobernuarekin batera konpromisoa hartzen du beharrezkoak diren baliabideak sustatzeko eta ziurtatzeko hezkidetzaren eta bakerako hezkuntzaren zeharkakotasuna lortzeko prestakuntza formal nahiz informaleko esparruetan”