Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Otsailak 24

Nafarroako Parlamentuak Madrilgo Erkidegoko lehendakariari eta haren alderdi politikoari exigitzen baitie publikoki zuzen ditzatela 2020ko otsailaren 18an egindako adierazpenak

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2020ko otsailaren 24an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Madrilgo Erkidegoko lehendakariari eta haren alderdi politikoari exigitzen baitie publikoki zuzen ditzatela 2020ko otsailaren 18an egindako adierazpenak. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

1. eta 2. puntuak aho batez onetsi dira. 3. puntua PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E-ren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak adierazpen horiek publikoki zuzentzeko exigitzen die Madrilgo Erkidegoko lehendakariari eta bere alderdi politikoari.

 

2. Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du erkidegoen arteko liskarra erabiltzea, eta, azkenik, pertsonen arteko liskarra argudio politiko gisa erabiltzea, hori baita jarduera politikoaren adierazpenik okerrena.

 

3. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazi nahi die Leongo, Balearretako eta Kataluniako herritarrei, horiek izan baitira, nafarrarekin batera, Madrilgo Erkidegoko lehendakariaren irainen amaierako helburua”.