Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Maiatzak 12

Nafarroako Parlamentuak kazetarien presentzia fisikodun prentsaurrekoei ekingo die ostegun honetan

Legebiltzarrak atalondoa egokituko du osasun agintarien gomendioei jarraiki eta kazetariak behar-beharrezkoa den denboran bakarrik egongo dira

Koronabirusa pandemia global gisa deklaratu ondoren ezarritako ezohiko neurriak indarrean dauden bitartean, maiatzaren 14tik aurrera Parlamentuan eginen diren prentsaurrekoei dagokienez, Parlamentuko Mahaiak –Parlamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordearekin lankidetzan- erabaki du atalondoa egokitzea osasun agintarien gomendioak betez, besteak beste, pertsonen arteko bi metroko distantzia bermatuz.

 

Oro har, prentsaurrekoak atalondoan eginen dira, eta hizlariaren atrilaren aurrean kazetarientzako aulkiak jarriko dira –dagokion distantzia mantenduz-.

 

Era berean, mahai batean gel hidroalkoholikoa egonen da kazetariek beren grabazio tresnak eta eskuak desinfektatzeko aukera izan dezaten, prentsaurrekoaren aurretik eta ondoren.

 

Prentsaurrekoetako eta saioetako argazkiak Nafarroako Parlamentuko komunikazio zerbitzuak eskainiko dituenez, kazetarien sarbidea prentsa idatzi, irrati eta telebistetako (kamarak barne) kazetarientzako mugatuta egonen da, eta osasun agintarien eta Legebiltzarraren gomendioak jarraitu beharko dituzte. Edozein kasutan, pertsonen arteko bi metroko distantzia mantendu beharko dute eta beren lanak egiteko behar-beharrezko denbora bakarrik egongo dira. Parlamentuko talde bakoitzeko laguntzaile bat ere sar daiteke.

 

Prentsaurrekoak egiteko egokituko den atalondoaz gain, Legebiltzarreko gainerako espazioaetara sartzea debekatuta dago.