Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Urriak 7

Nafarroako Parlamentuak Guardia Zibilak Nafarroan egiten duen lana aitortu eta eskertzen du

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko urriaren 7an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Guardia Zibilak Nafarroan egiten duen lana aitortu eta eskertzen du. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Navarra Sumak eta PSNk alde bozkatu dute; EH Bilduk, aurka. Geroa Baik, Nafarroako Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak 2. puntuaren alde bozkatu dute eta 1., 3., 4. eta 5. puntuetan abstenitu dira.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak aitortu eta eskertzen du Guardia Zibilak Nafarroako Foru Komunitatean egindako lana.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak berresten du ETA banda terroristaren atentatuak gaitzesten dituela —haien helburu nagusia izan ziren ere Guardia Zibileko kideak eta haien senideak—, eta atentatu horien biktimekiko elkartasuna adierazten du.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak nabarmentzen du beharrezkoa dela Guardia Zibila Nafarroan egon dadila, eta hori aldezten du. Nafarroako Parlamentuarentzat guardia zibil bakarra ere ez dago sobran Nafarroan.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak dei bat egiten die Nafarroako herritarrei urriaren 12ko ospakizunetan parte har dezaten. Pilareko Ama Birjinaren jaia, Espainiako jai nazionala, Hispanitatearen eguna eta Guardia Zibilaren Zaindariaren eguna baita.

 

5.- Erabaki hau igorriko zaie Iruñeko Guardia Zibilaren Komandantziari, Barne Ministerioari, Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Gobernuari eta hedabideei”.