Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Maiatzak 25

Nafarroako Parlamentuak gaitzesten ditu legez kanpoko manifestazio eta elkarretaratzen harira ezker abertzaleko taldeek Iruñeko kaleetan sorturiko indarkeriazko istiluak

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko maiatzaren 25ean

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak gaitzesten baititu legez kanpoko manifestazio eta elkarretaratzen harira ezker abertzaleko taldeek Iruñeko kaleetan sorturiko indarkeriazko istiluak. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Alde bozkatu dute Navarra Sumak, PSNk eta Geroa Baik. EH Bilduk 1. eta 2. puntuen aurka bozkatu du eta abstenitu egin da 3. eta 4. puntuetan. Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek 2., 3. eta 4. puntuen alde bozkatu dute eta abstenitu egin dira 1. puntuan.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuko Mahaiak erabaki du:

 

1. Gaitzestea legez kanpoko manifestazio eta elkarretaratzen harira ezker abertzaleko taldeek Iruñeko kaleetan sorturiko indarkeriazko istiluak.

 

2. Beste behin irmoki arbuiatzea talde terroristako kriminala eta Tomas Caballero Iruñeko zinegotziaren bizitza eten zuten tiroen egilea babesteko ekintzak.

 

3. ETA erakundearen historia eta erakunde terroristak gure gizartean eragin duen terrore- eta sufrimendu-ondare guztia gaitzestea.

 

4. Tomás Caballeroren senideei elkartasuna eta maitasuna helaraztea beste behin, hil zuena laguntzeko ekintza horiek eragiten duten minagatik ".