Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Ekainak 29

Nafarroako Parlamentuak Europar Batasunari eta Espainiako Estatuari eskatzen die, ezen, Zisjordaniaren anexio partziala gauzatzen bada, Israelekin dituen harreman diplomatikoak berehala hauts ditzatela

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko ekainaren 29an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Europar Batasunari eta Espainiako Estatuari eskatzen baitie, ezen, Zisjordaniaren anexio partziala gauzatzen bada, Israelekin dituen harreman diplomatikoak berehala hauts ditzatela. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

 

1. eta 3. puntuak Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Suma eta PSNren abstentzioekin onetsi dira. 2. puntua, berriz, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Geroa Bai, Navarra Suma eta PSNren abstentzioekin onetsi da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"- Nafarroako Parlamentuak berriz ere erakutsi du konpromiso osoa duela Palestinako herriak bere lurraldean bakean bizitzeko duen eskubidearekin.

 

- Nafarroako Parlamentuak, Zisjordaniaren anexio partziala gauzatzen bada, Israelgo Gobernuak horixe iragarri baitu uztailaren 1erako, Israelekin dituzten harreman diplomatikoak berehala hausteko eskatzen die Europar Batasunari eta Espainiako Estatuari.

 

- Nafarroako Parlamentuak Europar Batasunari eta Espainiako Estatuari eskatzen die ezen, anexio hori gauzatzen bada, berehala ezar dezatela zigor ekonomiko eta ekonomikoen esparru bat, bere garaian Hegoafrikako Apartheidarekin zegoenaren parekoa".